Bortz aizkolari aritu dira lehian eta bakoitzak 36 ontzako bortz enbor moztu behar izan zituen. Bi lehenbizikoen artean lehia estua izan zen eta azkenean, 18 segundoko aldea. Alatzne Etxaburuak 8 minutu eta 57 segundo behar izan zituen lana akitzeko eta Irune Izkuek 9 minutu eta 15 segundo. Bertze hiru aizkolariek ere hirugarren posturako lehia gogorra izan zuten. Azkenean, Irati Astondoa bizkaitarra izan zen hirugarren (10:41), Maika Ariztegi iturendarra laugarren (11:05) eta Nerea Sorondo beratarra bosgarren (11:25).