Nafarroako Kirol Jokoetan izen-ematea irekita dago

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 24a, 10:12

Bi modalitate daude: sokatira eta proba konbinatuak

Izen-ematea 948 450900 telefonora deituz edo info@herrikirolaknafarroa.org helbidera idatziz egin daiteke.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetan izena emateko epea irekita dago dagoeneko. 2018an otsailaren 25etik martxoaren 25era, hilabetez, bortz jardunaldi eginen dira. Igandero, 11etatik aitzin, zehazteke dauden herrietan, jokatuko dira saioak. Parte hartu nahi duenak, Nafarroako Herri Kirol Federazioan eman beharko du: 948 450900 telefonora deituz edo info@herrikirolaknafarroa.org helbidera mezua idatziz.

 

Kirol Joko horietan sokatira edo proba konbinatuak modalitatetako txapelketak jokatzen dira, talde mistotan. Hiru kategoriatan banatzen dira txapelketak: Kimu Mailan (2006-2007 urteetan jaiotakoak), Haur Mailan (2004-2005ean jaiotakoak) eta Kadete Mailan (2002-2003 urteetan jaiotakoak). Parte-hartzaileak Kirol Elkarte gisa erregistratuak egon behar dute, kirolari bakoitzak inskripzio-kuota bat ordaindu eta adin tartearen arabera dagokion kategorian parte hartu beharko du. Bertzalde, asegurua, garraioa eta jardunaldien kostua instituak ordainduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun