Irune Izkue gaur egungo txapelduna eta Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo izanen dira eskualdeko ordezkariak
Joan den urtean estreinekoz jokatutako txapelketari segida emanez, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunez jokatuko da Donostiako Trinitate Plazan Emakumezko Aizkolarien II. Urrezko Kopa, ortzegunean 13:30ean hasita. Iaz txapeldun suertatu zen Elgorriagako Irune Izkuerekin batera, Maika Ariztegi iturendarra, Nerea Sorondo beratarra eta Zeanuriko Irati Astondoa eta Tolosako Alatzne Etxaburua ariko dira lehian. 30 ontzako bosna enbor moztu beharko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.