Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 15a, 09:42

Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak azaroaren 28an banatu zituen diplomak.

TTIPI-TTAPArekin batera, Tokikomen barrenean dauden bertze lau tokiko komunikabidek hartu dute aipamen hori: Durangaldeko Anbotok, Zumaiako Baleikek, Debagoienako Goienak eta Urumeako Kronikak. Azaroaren 28an Gorraizen egin zen ekitaldian banatu zituen Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak Nafarroako diplomak, eta TTIPI-TTAPAren izenean, Joxemanuel Irigoien kudeatzaileak hartu zuen.

Tokiko komunikabideen lana eta funtzionamendua hobetzeko estrategiaren barrenean, Tokikom duela bi urte egin zen Euskalit Fundazioko bazkide, eta tartean sartu zen TTIPI-TTAPA. Hala, bi urteotan, kudeaketa aurreratuaren inguruko formazioa jaso du Euskaliten eskutik. Orain, berriz, egindako lana aitortu dio Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak, eta Bikaintasunarekiko konpromisoa izeneko errekonozimendua jaso du.

TTIPI-TTAPAz gain, aitzineko urteetan, Lesakako Irain eskolak eta Elizondoko Lanbide Eskolak ere lortu izan dute bikaintasunarekiko konpromisoaren aitorpena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun