48 langabetu gehiago zeuden eskualdean azaro hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 11a, 10:53

Langabezian dauden 805 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, Nafarroako igoerarik handiena

805 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan azaro hondarrean, urrian baino 48 gehiagok. Nafarroa osoan %0,28 jautsi da langabezia (98 langabetu guttiago), baina eskualdean %6,34 igo da, Nafarroako igoerarik handixkoena (Lodosan %6,65 igo da).

 

Azaroan 891 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 65 bakarrik izan dira mugagabeak eta 826 aldi baterakoak.

 

25 urtetik goitikoen artean eta zerbitzu arloan langabetu gehiago

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 347 lagun daude langabezian, urrian baino 39 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, ere,  urrian baino 13 gehiago daude langabezian, 402. 25 urtez beheitikoen artean, azaro hondarrean 34 gizaseme zeuden langabezian, urrian baino 2 guttiago, eta 22 emakume, urrian baino 2 guttiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta azaroan igoerarik nabarmenena arlo honek izan du: 58 langabetu gehiago daude, 537tik 595era pasatuz. Industria arloan, aldiz 105etik 100era jautsi da langabetu kopurua (5 guttiago). Eraikuntzan ere bortz langabetu guttiago daude (58 denera). Nekazaritzan bi  lagun gehiago daude langabezian (26). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 36 lagun daude langabezian, urrian baino 2 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun