Pello Iriarteren irudi eta testu laburrekin hornituta, Patxi Iriarte, Juan Lameirinhas, Ignacio Zaldua, Irantzu Pastor, Iñaki Atxa, Josu Inziarte, Fidel Cruz Irisarri eta Jon Martinezen argazki ikusgarriak bildu dituzte Baztan-Bidasoa argakzi-liburuan, eta ondoko egunetan hasiko dira herriz herriko aurkezpenak egiten.
Abenduaren 7an, Doneztebeko Herriko Ostatuan aurkeztuko dute, 19:00etan. Abenduaren 9an, Igantziko Irisarri Landen eginen dute aurkezpena, 11:00etan. Abenduaren 15ean Berako Beralandetan aurkeztuko dute, 19:00etan. Abenduaren 20an Irungo liburutegian eginen dute aurkezpena, 19:00etan. Abenduaren 21ean Lesakako udaletxean aurkeztuko dute, 19:00etan eta abenduaren 22an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 19:00etan