Errigoraren 540 saski banatuko dituzte eskualdean

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 27a, 12:04

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte banatuko dituzte saskiak eta abenduaren 4tik 14rako tartean ordainketak egin beharko dira.

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean, aurten ere Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko Errigora kanpaina egin dute. Nafarroako 25 ekoizleen produktuekin osatutako kutxak eskaini dituzte eta eskaerak egiteko epea bukatu ondotik, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdean, guztira 540 saski banatuko dira: 83 Baztanen, 166 Bortzirietan, 233 Leitza, Areso, Arano eta Goizuetan, eta 58 Malerrekan. Bi kutxa izan dira aukeran, zuria eta beltza, biak ere 50 eurotan, eta 540 horietatik 210 zuriak eta 330 beltzak izan dira.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte banatuko dituzte kutxak eta abenduaren 4tik 14rako tartean ordainketak egin beharko dira.

Herriz herri datuak

Baztanen: Elizondon 31 kutxa zuri eta 52 beltz eskatu dituzte.

Bortzirietan: Beran, 21 kutxa zuri eta 46 beltz eskatu dituzte; Lesakan 14 zuri eta 40 beltz, Arantzan 7 zuri eta 6 beltz, Igantzin 8 zuri eta 38 beltz, eta Etxalarren 6 beltz.

Leitzaldea eta Urumealdean: Areson 6 kutxa zuri eta 8 beltz, Leitzan 65 zuri eta 96 beltz eta Goizuetan 29 zuri eta bertze horrenbertze beltz.

Malerrekan: 29 kutxa zuri eta bertze horrenbertze beltz eskatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun