TEEHn bilketa sustatzeko bilketa lehiaketa antolatu dute lehen aldiz

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 17a, 11:06
Kanpainarako erabiliko den irudia.

Azaroaren 24tik abenduaren 1era erabiltzen ez diren tresnak atxikitako establezimenduetan utzita laguntzen duten pertsonek sariak lor ditzakete 

Nafarroako Gobernuak, Tresna Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (TEEH) kudeatzeko sistema integratuen (SIG) entitate kudeatzaileek, eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketak (GAN-NIK), Nafarroako hondakinen mankomunitateen eta Osasuna Fundazioaren laguntzaz, TEEHen Bilketarako lehen lehiaketa antolatu dute, TEEHen bandaren bila gabiltza: lagundu harrapatzen izenburupean. 

 

Azaroaren 24tik abenduaren 1era, erabiltzen ez diren tresnak atxikitako establezimenduetan utzita laguntzen duen pertsona bakoitzak sariak lor ditzake, hala nola erosketa-txartelak aipatutako denda horietan eta Osasuna futbol taldearen partiduetarako sarrerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun