Zehazki, Abel Barriola leitzarra saritzerakoan, pilota profesionalean 18 urtez aritu dela goraipatzen da eta tarte horretan hiru txapelak jantzi zituela: buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdiaren barrenekoa. “Profesional izan zenean erreferentziako atzelaria izan zen eta pilotazaleen mundu guztiarekin lotura handia izan” zuela ere azpimarratzen du Gobernuak.
Bertze 24 Zilarrezko Domina ere banatuko ditu Gobernuak, zuzendaritza arloan edo arlo teknikoan 25 urte baino gehiago eman dutenei. Horien artean dago Patxi Ordoki Larretxea. Sortzez aranztarra, 30 urte baino gehiago eman ditu pilota sustatzen Txaruta edo Erreka bezalako klubetan, baita Nafarroako Pilota Federazioan ere.