Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da azaroaren 12an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 10a, 12:21

Asier Pellejero aresoarra ariko da igandeko finalean.

Aresoko Asier Pellejero eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxea izanen dira eskualdeko ordezkariak Aldatzen

Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da azaroaren 12an, igandean 13:00etan Aldatzeko pilotalekuan. Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean eskualdeko bi: Aresoko Asier Pellejero Otermin eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxea Juanenea.

 

Beraiekin batera, abuztuaren 6an eta 27an jokatutako kanporaketa bakoitzean, lehen hiru postuetan sailkatutako aizkolariak ariko dira: Iban Resano Igoa nafarra, Eloy Corchero Martinez de Guereñu arabarra eta Jokin Alkizalete Urkola eta Luis Mari Txapartegi Gurrutxagagipuzkoarrak. 54 ontzako hiruna enbor eta 60 ontzako bina enbor moztu beharko dituzte.

Floren Nazabal, Aitor Senosiain, Ander Erasun eta Xabier Orbegozo (aurten bigarren mailakoak izandako lau aizkolariak) datorren urterako hirugarren mailara jautsiko direnez, Aldatzeko finalean lehen lau postuetan sailkatzen diren aizkolariak, bigarren mailan arituko dira 2018an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun