Binakako erremonte txapelketa azaroaren 9an abiatu da

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 8a, 07:38
Binakako erremonte txapelketan parte hartuko duten hamar pilotariak aurkezpenean. Argazkia: Maialen Andres

Bortz bikote lehiatuko dira eta abenduaren 23an jokatuko da finala

Bortz bikote ariko dira binakako 47. erremonte txapelketa ofizialean, joan den urtean Xanti Uterga doneztebarrak eta Endika Urrutia saldistarrak jantzi zuten txapelaren bila: Urriza eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Ion, Xanti Uterga  eta Etxeberria III.a doneztebarrak, Etxeberria IV.a eta Barrenetxea IV.a eta eta Ezkurra II.a doneztebarra eta Endika saldiastarra.

 

Bikote guztiek badute binaka txapeldun izandako erremontelariren bat: Ion (2011, 2013 eta 2014), Etxeberria III.a (2010) Barrenetxea IV.a (2012), Urriza (2007, 2008, 2010 eta 2012), Uterga (2013 eta 2016) eta Endika (2015 eta 2016).

Azaroaren 9an hasi eta abenduaren 2an akituko den ligaxka denek denen kontra jokatuko dute eta lau lehenbizikoek lortuko dute finalerdietarako txartela. Finalerdiak abenduaren 9an eta 16an jokatuko dituzte ligaxkan lehenbiziko gelditu direnek laugarrenen kontra eta bigarrenek hirugarrenen kontra. Irabazleek finala jokatuko dute abenduaren 23an.

Txapelketa hasteko, azaroaren 9an, Urriza eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Ionen kontra aritu dira Galarretan. Azaroaren 11ko jaialdian, berriz, eskualdeko ordezkariak sartuko dira lehian. Uterga eta Etxeberria III.a, Etxeberria IV.a eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta Ezkurra II.a eta Endika, Matxin III.a eta Ionen kontra.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun