Urrian 863 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 91 bakarrik izan dira mugagabeak eta 772 aldi baterakoak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 308 lagun daude langabezian, irailean baino 6 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, irailean baino 2 gehiago daude langabezian, 389. 25 urtez beheitikoen artean, urri hondarrean 36 gizaseme zeuden langabezian, irailean baino 6 gehiago, eta 24 emakume, irailean baino 8 guttiago.
Zerbitzu eta industria arloan langabetu guttiago, eraikuntzan, nekazaritzan eta aitzinetik lan egin gabekoen artean gehiago
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina urrian jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: 15 langabetu guttiago daude, 552tik 537ra pasatuz. Industria arloan ere 112tik 105era jautsi da langabetu kopurua (7 guttiago). Eraikuntzan, aldiz, lau langabetu gehiago daude (53 denera) eta nekazaritzan ere sei lagun gehiago daude langabezian (24). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 38 lagun daude langabezian, irailean baino 6 gehiago.