Doneztebe Futbol Taldea kopatik kanpo gelditu da Santu Guztien eguneko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 2a, 10:09
Doneztebe futbol taldea kanporatu dute kopatik.

Baztan futbol taldeak, aldiz, garaipena lortu du ligan

Santu Guztien Eguna hirugarren mailako eta emakumeen erregionaleko liga jardunaldia eta erregionaleko kopako kanporaketak jokatzeko aprobetxatu du Nafarroako Futbol Federazioak. Beraz, eskualdeko hiru taldek partida izan zuten. Baztango gizasemeek garaipena lortu zuen ligan eta Doneztebe, aldiz, kopatik kanporatu du Amigók. Emakumezkoetan, galdu egin zuen Baztanek.

 

FUTBOLA 

Nafarroako hirugarren mailan

Idoya 1 – Baztan 2 (Luis Iturriria eta beraien atean)

 

Nafarroako Erregionaleko kopan

Amigó 3 – Doneztebe 1 (Jon Sein)

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan 0 - SD Alsasua 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun