Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun solastatzen direnekin elkartzen dira talde ttikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta ordu betez. Iaz 21 talde izatera ailegatu ziren eta 100 lagunetik goiti eman zuten izena egitasmoan.
Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan arront gustura egoten direla aitortzen dute.
Solaslaguna programan parte hartu nahi baduzu edo programari buruzko informazioa jaso, aukera polita izanen duzu Aurkezpen berendu horietan. Informazio gehiago 610 920673 telefonoan edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikoan.