Mieltxo Mindegia eta Ruben Saralegi Euskal Herriko bigarren mailako finalean izanen dira urriaren 29an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 14:11

Finalean lehiatuko diren sei aizkolariak, Azpeitiko kanporaketaren ondotik.

Igande eguerdiko 12etan jokatuko da Azkoitiko (Gipuzkoa) Gurea pilotalekuan 

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da urriaren 29an, igande eguerdian Azkoitiko (Gipuzkoa) Gurea pilotalekuan. Mieltxo Mindegia zubietarrak eta Ruben Saralegi leitzarra izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera, Azpeitiko kanporaketan nagusitu zen Arostegiko Julen Kañamares eta Aratz Mugertza III, Jesus Mari Mujika eta Xabier Zaldua gipuzkoarrak ariko dira.

 

Finalean 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte. Lehenengo bi postuetan sailkatzen diren aizkolariak lehenbiziko mailara igoko dira datorren urtean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun