Aurkeztuko diren proiektuak ondoren aipatzen diren ardatz estrategikoetan multzokatutako 32 jarduera-ildoren baten barnean sartzeko modukoak izanen dira: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu. Informazio guztia eskuragarri dago Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean, nahiz atxikirik bidali ditugun agirietan.
Proiektu-deialdi hau 'Cederna Garalur Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia (TGPE), 2014-2020' izeneko estrategian txertatzen dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, 'LGENF' landa-garapeneko funtsen bitartez. Programaren helburu nagusia Nafarroako Mendialdeko tokiko garapena sustatzea da, enpresa-ehuna sortzen eta finkatzen lagunduz, eta, halaber, zerbitzu eta azpiegitura publiko berriak garatzea, Cederna Garalur Elkartearen kudeatzaile Ibon Mimentzaren hitzetan «Nafarroako Mendialdea 'bizitzeko eta lan egiteko' lekua izan dadin».