Asteazkenetik igandera luzatuko da eskualdeko taldeen kirol jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 11a, 12:39
Gure Txokoa areto futbol taldeak irekiko du jardunaldia asteazken arratsean Berako Toki Ona kiroldegian.

Gure Txokoako areto-futbol taldeak Berako zaleen aitzineko lehen partida jokatuko du asteazken arratsean Toki Ona kiroldegian 

Ortzeguneko besta egunaren aitzakian, asteazken arratsean hasi eta igandera bitarte luzatuko da eskualdeko kirol taldeen asteburua. Erraterako, Gure Txokoako areto futbol taldeak asteazken arratsean jokatuko du lehen aldiz bere zaleen aitzinean Berako Toki Ona kiroldegian. Doneztebe futbol talde nagusiak, berriz, igande arratsaldean jokatuko du Oibarren. Tartean, kirolez kirol, hainbat partida izanen dira bortz egunotan.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Itaroa Huarte – Baztan, ortzegunean 17:00etan Uharteko Aretan.

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Hernani, ortzegunean 12:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Allerru - Gure Txokoa, ortzegunean 17:15ean Lezoko Plazeta zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Aibares – Doneztebe, igandean 16:45ean Oibarko San Lorenzon.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

SD Alsasua - Aurrera KE, larunbatean 13:00etan Altsasuko Dantzalekun.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

CA Osasuna – Baztan, igandean 10:00etan Taxoaren.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Vasconia - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Donostiako Puio zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Allerru, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe –CD Ardoi, ortzegunean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia - Beti Gazte, ortzegunean 12:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Behobia A - Gure Txokoa, larunbatean 11:45ean Irungo Artia zelaian

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Atarrabia B – Baztan, larunbatean 12:00etan Atarrabiako Peritos-en.

CD Ademar – Doneztebe, ortzegunean 12:00etan Iruñeko Maristas-en.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Behobia - Beti Gazte, larunbatean 10:00etan Irungo Artia zelaian.

Gure Txokoa – Real Union, larunbatean 09:45ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Baztan – Universida de Navarra A, igandean 16:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – CD Inter de Pamplona, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

FC Bidezarra - Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Bidezarran.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

UD Mutilvera - Baztan

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Beti Gazte – Touring, larunbatean 16:00etan Arangurenen.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – CD Zarramonza, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin. 

 

ESKUBALOIA

Senior gizonak

Erreka atsedena

 

Emakumezko seniorrak liga

Baztango BKT – Malkaitz eskubaloia, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Kadete mutilak

Erreka – Loyola C, larunbatean 09:15ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Kadete neskak

Erreka atsedena

Beti Onak B - Baztango BKT, larunbatean 10:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

 

Infantil neskak

Aoiz – Erreka, larunbatean 11:00etan Agoitzen.

Baztango BKT A – BM Uharte B, larunbatean 09:15ean Elizondoko kiroldegian.

Anaitasuna A - Baztango BKT B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Anaitasunan.

 

Alebin neskak

Mendillorri - Baztango BKT B

Baztango BKT A – Lagunak A

Erreka – Loyola C, larunbatean 10:30ean Donezteben.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Inter Eder Kafetegia – Aurrera, larunbatean 18:00etan Donostiako Mons kiroldegian.

Gure Txokoa – Ostiko Sindikato taberna, asteazkenean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun