Leitzako Aurrerak bakarrik irabazi du futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 9a, 08:09

Leitzako Aurrera futbol taldeak garaipena lortu zuen Lekunberriko Beti Kozkor taldearen kontrako derbian. Argazkia: Pablo Feo

Eskubaloian, Errekako senior mutilek berriz ere garaipena lortu dute

Ez da asteburu ona izan eskualdeko futbol talde nagusientzat: Leitzako Aurrerak bakarrik lortu du garaipena, Lekunberriko Beti Kozkorren kontrako derbian. Gure Txokoak eta Doneztebek berdindu egin dute etxean eta Baztanek eta Beti Gaztek galdu. Eskubaloian, liga hasiera bikaina egiten ari da Errekako senior mutilen taldea. Hirugarren garaipena lortu du Tuteran.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 2 (Ioritz Mitxeltorena eta Luis Iturriria) – UD Mutilvera 3

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Aretxabaleta UDA 1 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Andoni Lazkanotegi eta Gwendal Larque) - Dunboa Eguzki 2

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 4 (Jaime Sein, Mikel Retegi, Ibon Leiza eta Borja Arregi)– CD Lagun Artea 4

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 2 (Lasarteren golak) – Beti Kozkor B 0

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan 1 (Alvaro Fernandez) – CD Amigo 4

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Xabi Larretxea) – Hernani 1

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Dunboa Eguzki 2 - Gure Txokoa 3 (Ehan Garcia, Jimmy Joel)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe 1 (Aitor Larunbe) – Rotxapea CD 2

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Berriozar CF A 6 - Aurrera KE 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 4 – Behobia A 0

Gure Txokoa 3 (Alexander Alzuguren, Unax Villamea eta Iraitz Iñigo) – Dunboa Eguzki A 2

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan 5 (Julen Trantxe, Mikel Ariztia., Haritz Nuñez, Beñat Erro eta Oihan Karraskedo) – CD Ademar 0

Doneztebe 2 (Xabi Apezetxea eta Txomin Omar) – CD Paz Ziganda 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

UD Mutilvera 1 - CD Baztan 10 (Angel Telletxeak 4, Imanol Zokok 4, Aritz Urrutia eta Julen Urreaga)

Doneztebe A atsedena.

Doneztebe B 3 (Oier Apezetxea, Oihan Elizondo eta bere atean) – Internacional 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 1 (Beñat Zamora) – Cantolagua 0

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Allerru 2 - Beti Gazte 5 (Itzel Sorzabalberek 2, Idoia Garde, Izaro Aldabe eta Paula Artieda)

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Peña Sport 1 – Baztan 0

 

ESKUBALOIA

Mutil seniorrak

Bardenas 24 – Erreka 28

 

Emakumezko seniorrak

Malkaitz 31 - Baztango BKT 15

 

Kadete mutilak

Anaitasuna B 22 – Erreka 32

 

Kadete neskak

Erreka 21 – Beti Onak B 35

Baztango BKT 37 – BM Uharte 26

 

Infantil neskak

Erreka 19– Beti Onak A 43

Baztango BKT B 21 – Loyola C 23

 

Alebin neskak

Baztango BKT B – Erreka

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Aurrera – Gaintxu AFT

Pizzeria B17, 2 – Gure Txokoa, 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun