Hain zuzen, bigarren maila osatzen duten hamalau aizkolarietatik hamekak baieztatu dute partaidetza. Eskualdeko lau izanen dira: Ruben Saralegi leitzarra, Oihan Larretxea beratarra, Mieltxo Mindegia zubietarra eta Joxean Etxeberria zigatarra. Beraiekin batera, joan den larunbatean Igantzin Nafarroako bigarren mailako txapela irabazi zuen Oier Kañamares izanen da bertze ordezkari nafarra. Gipuzkoako Jesus Mari Mujika, Aratz Mugertza, Xabier Zaldua eta Xabier Orbegozo Arria V eta Arabako Arkaitz Jauregi izanen dira bertze parte-hartzaileak. Bosna pago enbor moztu beharko dituzte: 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat, eta 72 ontzako enbor bat.
Arituko ez diren hiru aizkolariak, Ander Erasun aurtiztarra eta Floren Nazabal eta Aitor Senosiain hirugarren mailara jautsiko dira datorren urtean.