Jon Olaizola lesakarra eta Iker Salaberria goizuetarra txapeldun Aizarnazabalen

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 5a, 12:19

Aizarnazabalgo txapelketako saridunak eta antolatzaileak. Txapeldunen artean, Jon Olaizola lesakarra eta Iker Salaberria goizuetarra.

Senior mailan Eneko Labaka izan zuen lagun aurrelari lesakarrak eta promesak mailan, Mariezkurrena II. atzelari goizuetarrak 

Irailaren 19an jokatu ziren Aizarnazabalen (Gipuzkoa) Jose Larrarte Memoriala txapelketako finalak, promesa eta senior mailetan. Bietan bazen eskualdeko pilotaririk eta bietan txapela ekartzea lortu zuten.

 

Promesak mailan, Iker Salaberria goizuetarrak eta Jon Mariezkurrenak 22-9 irabazi zieten Jon Alberdi I eta Pedro Ruiz-i. 

Senior mailan, Eneko Labaka eta Jon Olaizola III. lesakarrak 22-11 irabazi zieten Arrieta eta Murgiondori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun