Erabiltzaileek ere izan dute hitza eta kasu honetan, Leitzako Amaia Iparragirrek Leitzan ateratako ‘Polenaren bila’ argazkiak jaso du boto gehien. Honenbertzez, Lesakako Nafarroa Oinezeko ‘Bikin bat in’ material-lotea izanen du saritzat.
Bozka emanez parte hartu duten 71 erabiltzaileen artean Donamariako Bentan bi lagunendako otordua zozketatu da eta hori Marijo Garmendia elizondarrari egokitu zaio.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!