Artikutzako Trenaren Eguna antolatu dute Oiartzunen urriaren 6an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 08:56

Artikutzako trenaren argazki zahar bat. Argazkia: P. Amuchastegui

Trenak egiten zuen bidea egiteko aukera eskaintzeaz gain, Zaldingo pilota-soroa berreskuratuko da eta

Europako Ondarearen Jardunaldiaren baitan, Artikutzako Trenaren Eguna antolatu du Oiartzungo Udalak. Ostiralean, urriak 6, Mugarri elkarteak argitaratu duen ‘Artikutzako trena’ liburuaren aurkezpen ofizialarekin osatuko da egitaraua.

 

Oiartzungo Altzibar auzotik (Albisturreko aparkalekutik, 08:30ean abiatuta) Eskasera, trenak egiten zuen bidea egiteko aukera izango da, azalpenak entzunez. Oinez, txirrindaz edo korrika egiteko aukera izango da. Oinezkoei azalpenak Anton Mendizabalek eta Suberri Matelok emango dizkiete, eta txirrundulari eta korrikalariei, Felipe Mitxelenak.

 

Zaldingo pilota-soroa berreskuratuko da

Artikutzako trenari buruzko azalpenak entzuteaz gain, Zaldingo pilota-soroan bote luzeko partida bat ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnek (eguraldiak lagunduz gero). Bueltarako, autobusa izango da Eskasetik, 11:30etik aurrera, dohainik.

 

Liburu aurkezpena, ostiralean 

Mugarria elkartearen eskutik argitaratutako Artikutzako trena liburua ere aurkeztuko dute ostiralean. Bi egileek, Anton Mendizabal eta Suberri Matelok, ostiralean aurkezpen ofiziala egingo dute Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun