44 langabetu guttiago daude eskualdean irail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 07:23

Langabezian dauden 763 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

763 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean, abuztuan baino 44 guttiago. Nafarroa osoan %1,82 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzeko hori baino gehiago, %5,45.

Irailean 1.056 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 68 bakarrik izan dira mugagabeak eta 988 aldi baterakoak.

 

25 urtetik goitiko emakumeetan bakarrik jautsi da langabezia

Adina eta sexuari dagokionez, datu nabarmena utzi du irailak. Izan ere, 25 urteko emakumeen artean bakarrik jautsi da langabezia.

25 urtez goitiko gizasemeen artean 314 lagun daude langabezian, abuztuan baino 6 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz,  abuztuan baino 52 guttiago daude langabezian, 387. 25 urtez beheitikoen artean, irail hondarrean 30 gizaseme zeuden langabezian, irailean bezalaxe, eta 32 emakume, abuztuan baino 2 gehiago. 

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina irailean jautsierarik nabarmenena arlo honek izan du: 41 langabetu guttiagodaude, 593tik 552ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 111tik 112ra igo da langabetu kopurua (1 gehiago). Eraikuntzan, langabetu bat guttiago dago (49 denera) eta nekazaritzan ere bi lagun guttiago daude langabezian (18). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 32 lagun daude langabezian, abuztuan baino 1 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun