Baztan: Donejakue bideko eraikinak eta Baztango Museoa ezagutuz
Irailaren 29an, ortzirale arratsaldeko 7etan ‘Eraikin historikoak Baionatik Iruñera Baztango Donejakue bidetik’ solasaldia eskainiko dute Pepe Fernández D’Arlas eta Jenaro Arretxea Iriarte adituek Arizkunenean. Donejakue Bidearen Lagunak elkarteak antolatu du solasaldia.
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Baztango Museoaren sarrera doan izanen da eta 12:00etan bisita gidatuak eskainiko dituzte, larunbatean gaztelaniaz eta igandean euskaraz.
Bertiz: Bisita gidatuak Aizkolegi jauregira eta lorategietara
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuak Bertizko Jaurerria Natur Parkean doako bisita gidatuak egiteko bi aukera proposatzen ditu. Bata, mikrobusez Aizkolegi Jauregira eta 830 metrotara dagoen izen berdineko gailurreraino; bestea, Lorategi Historiko Artistikotik eta Bertizko Jauregira.
Aizkolegirako bisita gidatua izango da eta mikrobusez egingo da izen berdina duen gailurreraino iristen den baso-pistatik. Gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango du eta bertan azalduko dira Bertizko Jaurerriaren historia, Pedro Cigak zein Dorotea Fernándezek Nafarroako Gobernuari utzitako ondarea eta 1.984.urtean Nafarroako lehenengo Parke Naturala aitortua izateak ekarri zituen baso atlantikoko 2.052n hektareek duten balio ekologikoa; ondoren eta amaitzeko, Aizkolegi Jauregira joango da. Jauregiaren mantentze egoera kaxkarra dela-eta, kanpotik bisitatuko da eta Bidasoa Eskualdearen eta kosta euskaldun-frantsesaren ikuspegi ederraz gozatu ahal izango da.
DATA ETA ORDUTEGIA
Irailak 30, larunbata.
10:00 – 12:00
12:30 – 14:30
16:30 – 18:30
Urriak 1, igandea
10:00 – 12:00
12:30 – 14:30
16:30 – 18:30
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu - Plaza mugatuak. Taldea osatu arte izena ematea beharrezkoa da. Taldeak deitutako hurrenkeraren arabera egingo dira.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
948.592.387 - cinberti@navarra.es
Bertizko Jaurerria eta Lorategi Historiko Artistikora egingo den bisita gidatuan ere Pedro Cigak eta Dorotea Fernándezek Nafarroako Gobernuari utzitako ondarea ezagutu ahal izango da. Halaber, Bertizko jauregiko gela ezberdinak bisitatuko dira (normalean itxita egoten da) eta 100 urte baino gehiago dituen lorategiaren xehetasunak ikasiko dira. Lorategiaren inguru paisajistikoen kalitatea deigarria da giro bereziak sortzen baitituzte hainbat urmael, zubi txiki, glorieta eta bestelako osagai ederri esker, haien artean, begiratokia eta kapera; biak ala biak Art Nouveau-aren altxorrak, gune honi XIX. eta XX. mendeetako aldaketen urteetako edertasun berezia ematen diotenak.
DATA ETA ORDUTEGIA
Irailak 30, larunbata.
11:00 – 12:15
12:30 – 13:45
16:30 – 17:45
Urriak 1, igandea
10:00 – 12:15
12:30 – 13:45
16:30 – 17:45
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu Plaza mugatuak. Taldea osatu arte izena ematea beharrezkoa da. Taldeak deitutako hurrenkeraren arabera egingo dira.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
948.592.387 - cinberti@navarra.es
Urdazubi: Mendi ateraldia, argazki erakusketa eta Alkerdiko lezeei buruzko solasaldia
Urdazubiko Alkerdiko lezeak ezagutzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako Udalak, SOS Alkerdi Plataformak eta Urdazubiko lezeak. Irailaren 30ean, larunbat goizeko 10:00etan oinezko ibilaldia eginen dute Urdazubitik Alkerdira. 11:00etatik 18:00etara argazki erakusketa Kultur Etxean. 18:00etan Alkerdiko ondare natural eta arkeologikoari buruzko solasaldia. Urriaren 1ean, igandean 11:00etatik 18:00etara argazki erakusketa ikusteko aukera izanen da. 12:00etan, kriseiluen argipean Urdazubiko lezeak bisitatzeko aukera berezia izanen dute, gehienez ere 25 lagunek.
Etxalar: Bisita gidatua doan Lizarietako Usategietan igandean
Etxalarren, Lizarietako Usategietara bisita gidatuak eginen dituzte urriaren 1ean, sasoia irekitzen duten egunean. Aurten gainera, urriak 1eko bisita doan egiteko aukera dago, Nafarroako Gobernuak antolatutako “Ondarearen Europako Jardunaldien” barne baitago. (www.jepnavarra.com)