Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu EH Bilduk Leitzan eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 28a, 12:19

Ortzegun arratsean eginen den osoko bilkuran Kataluniaren aldeko mozioa aurkeztuko du Baztango EH Bilduk

Joan den astean egindako elkarretaratzeen ondotik, asteburu honetan ere zenbait mobilizazio eginen dituzte eskualdean Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko.

Leitzako EHBilduk elkarretaratzea deitu du Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko irailaren 30ean, larunbatean 12:00etan Euskal Herria Plazan. Horrekin batera dei egiten du Leitza balkoiak esteladaz betetzera.

Egun berean, Elizondoko plazan eguerdiko 12:30ean elkarretaratzea eginen da. Halaber buruilaren 28an, ortzegun arratsean egiteko den ohiko osoko bilkuran Baztango EH Bilduk Kataluniaren aldeko mozioa aurkeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun