Denboraldiko lehen garaipenaren bila aterako da Beti Gazteko futbol talde nagusia larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 29a, 07:00

Beti Gazteko talde nagusia ligako lehen garaipenaren bila aterako da larunbatean Mastegi fubol zelaira.

Etxean ariko den futbol talde nagusi bakarra izanen da; eskubaloian etxean ariko dira Errekako gizaseme eta BKTko emakume seniorrak 

Futbolean, talde nagusien artean Beti Gaztek bakarrik jokatuko du etxean asteburu honetan. Lehen hiru partidetan, lehenbizikoa berdindu eta ondoko biak galdu egin dute lesakarrek eta garaipenaren bidea topatu nahi dute. Baztan, Doneztebe, Aurrera eta Gure Txokoa kanpoan ariko dira. Eskubaloian, ligako etxeko lehen partida jokatuko dute Errekako gizaseme seniorrek eta BKTko emakumeek ere Elizondon jokatuko dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Beti Kozkor – Baztan, larunbatean 17:00etan Lekunberriko Plazaolan.

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Ordizia, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Beti Ona - Gure Txokoa, larunbatean 19:00etan Errenteriako Beraun zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Etxarri Aranatz – Doneztebe, larunbatean 16:30ean Etxarriko San Donato zelaian.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

SD Lagunak B - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Barañaingo Lagunak elkartean.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

CD Tudelano – Baztan, larunbatean 16:00etan Tuterako Santa Quiteria zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Astigarragako Mundarro - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Astigarragako Zarkumendegi zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Beti Onak – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Iruñeko Peritos-en.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Ardoi A, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Mariño, larunbatean 20:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki A - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Mariño A - Gure Txokoa, larunbatean 10:45ean Irungo Ugalde zelaian.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin – Baztan, igandean 13:30ean Iruñeko Maristas-en.

CD San Cernin – Doneztebe, larunbatean 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Baztan – CD Inter de Pamplona, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Atarrabia A - Doneztebe A, larunbatean 19:30ean Iruñeko Peritos-en.

Doneztebe B atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Gazte Berriak Antsoain A - Baztan, larunbatean 12:00etan Antsoainen.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Beti Gazte – Oiartzun, igandean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – CD Amigó, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Mutil seniorrak liga

Erreka – CD Cantolagua, larunbatean 17:30ean Doneztebeko kiroldegian

 

Emakumezko seniorrak liga

Baztango BKT – SD Lagunak, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Kadete mutilak kopan

Erreka – BM Noain, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun