Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bana moztu behar zituen eta lan horretarako alde handia lortu zuen Iker Vicentek. 13 minutu eta 31 segundo behar izan zituen lana burutzeko. Jon Rekondok ia 2 minutu gehiago behar izan zituen (15:30), Mieltxo Mindegiak 15 minutu eta 40 segundo, Ruben Saralegik 16 minutu eta segundo bakarra eta Joxean Etxeberriak 16 minutu eta 30 segundo.
Finaletik kanpo gelditu ziren Donato Larretxea (17:07), Julen Kañamares (17:38) eta Juan Jose Lopez (18:13). Ander Erasun aurtiztarrak eta Aitor Senosiainek txapelketa ez aritzea erabaki dute. Beraz, bi hauek maila galduko dute.