Azken urteetan gure eskualdean indarra hartu duen arte martzial japoniarra da kenpo-kai. Gorputza lantzeaz gain, defentsa pertsonalerako baliagarria da eta borroka kirolean konpetitzeko aukera ere ematen du. Hain zuzen, eskualdeko hainbat kirolari Espainiako txapeldunak izanak dira azken urteetan eta maila handia eman dute nazioarteko topaketetan ere.