Elizondoko plazan 120 lagun inguru bildu ziren. "Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat" leloarekin urriaren 1eko galdeketari atxekimendua eman nahi izan zioten eta Espainiako gobernuaren jokamolde autoritarioa gogor gaitzetsi.
Bertzalde heldu den asteko larunbatean, buruilaren 30ean Elizondoko plazan eguerdiko 12:30ean bertze elkarretaratzea eginen da. Halaber buruilaren 28an egiteko den ohiko osoko bilkuran Baztango EH Bilduk Kataluniaren aldeko mozioa aurkeztuko du.
Lelo berbera erabili zuten Goizuetan eta Lesakan ere.