Denboraldiko lehen derbiak jokatuko dituzte asteburuan eskualdeko futbolariek

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 22a, 07:17

Beti Gazte eta Gure Txokoako kadeteek jokatuko dute denboraldiko lehen derbia. Iazkotik aurpegi berri batzuk izanen dituzte, aurten infantiletatik pasatutako mutikoena.

Larunbat eguerdian Lesakako Mastegin ariko dira Beti Gazte eta Gure Txokoako kadeteek eta igande goizean Doneztebe eta Baztango infantilek

Pixkanaka abiatzen hasiak dira eskualdeko futbol taldeak, baita eskubaloiko bi talde nagusiak ere. Futbolean, denboraldiko lehen derbiak ere jokatuko dira. Lesakan, kadete mailako Beti Gazte eta Gure Txokoa aurrez aurre izanen dira larunbat eguerdian eta Donezteben, infantil mailako Doneztebe eta Baztan. Futbol talde nagusien artean, Baztan, Doneztebe eta Aurrerak etxean jokatuko dute; Beti Gaztek kanpoan eta Gure Txokoak atseden izanen du.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Valle de Egues, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Mondragon - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Arrasateko Mojategin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe – Rotxapea CD, ortziralean 20:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – CD San Ignacio, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan – UCD Burlades, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Sporting de Herrera, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT – UD Mutilvera, larunbatan 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

SD Alsasua - Aurrera KE, igandean 17:00etan Altsasuko Dantzalekun.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Beti Ona A, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte - Gure Txokoa, larunbat eguerdian Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan – CD Paz de Ziganda, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – CD Iruña, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe A – Baztan, igandean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Cantolagua - Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Zangozako Cantolaguan.

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Santo Tomas Lizeoa – Beti Gazte, igandean 13:15eam Donostiako Berion.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

CD Castejon – Baztan, larunbatean 12:00etan Castejongo Nuevo Tomillar zelaian.

 

ESKUBALOIA

Mutil seniorrak ligako lehen partida

BM Burlada – Erreka, larunbatean 16:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.

 

Emakumezko seniorrak liga

Anaitasuna – Baztango BKT, larunbatean 18:30ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun