CNAI hizkuntza eskolak eskualderako irakaslea behar du

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 15a, 11:01

Ingelera eta frantsesa erabiliz eskolaz kanpoko jardueretan aritzeko Iruritan, Sunbillan eta Donezteben

Irurita, Sunbilla eta Donezteben ingelera erabiliz, Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzendutako eskolaz kanpoko jardueretan aritzeko irakasle izateko lan eskaintza egin du CNAI hizkuntza eskolak.

Betebeharrei dagokienez, irakaskuntza titulua (Magisteritza, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza/IGZ), C1 ingelera eta C1 frantsesa eskatzen dute. Ikasturte osorako kontratua eskaintzen da, orduko 12 euro gordin kobratuz eta kilometrajean, kilometroko 0,25 euro. Urrian hasiko litzateke hautatua lanean.

Interesatuek 948 207343 telefonora deitu behar dute edo kurrikuluma bidali info@cnai.es helbidera (Javier Leoz-i zuzendua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun