Eskualdeko futbol talde nagusi gehienak lehian sartuko dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 15a, 07:25

Errenterian berdindu ondotik, Lesakako zaleen aitzinean ariko da Beti Gazteko talde nagusia igandean.

Eskubaloian ere, Errekako senior mutilek kopako partida jokatuko dute ortzirale arratsean Donezteben

Pixkanaka hasiak dira lanean eskualdeko futbol talde nagusiak. Baztan abuztuan hasi zen; Doneztebe kopan bigarren faserako sailkatu ondotik ligako lehen partida jokatuko du; Gure Txokoak eta Aurrerak ere ligako lehen partidak jokatuko dituzte eta Beti Gaztek, Errenterian berdindu ondotik, zaleen aitzinean lehen partida jokatuko du. Eskubaloian ere, kopako partida jokatuko du Errekak ortzirale arratsean Donezteben.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Pamplona – Baztan, igandean 16:30ean Iruñeko Beitikuntzea zelaian.

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Bergara, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Orereta Kafea, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Infanzones – Doneztebe, larunbatean 16:30ean Obanosen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Berriozar CF – Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Berriozarren.

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

AD San Juan – Baztan, larunbatean 17:00etan Iruñeko San Juan zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Martutene – Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Donostiako Martutenen.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

FC Bidezarra – Doneztebe, larunbatean 19:00etan Iruñeko Bidezarran.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Lezkairu C, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Hondarribia A - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan – SD Lagunak, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Mutil seniorrak kopan

Erreka – Beti Onak, ortziralean 20:00etan Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun