7 langabetu gehiago daude eskualdean abuztu hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 11a, 10:27

Langabezian dauden 807 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

807 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan abuztu hondarrean, uztailean baino 7 gehiagok. Nafarroa osoan %0,50 jautsi da langabezia, baina eskualdean %0,88 igo da.

Abuztuan 845 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 37 bakarrik izan dira mugagabeak eta 808aldi baterakoak.

 

Emakume gehiago eta gizaseme guttiago langabezian

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 308 lagun daude langabezian, uztailean baino 3 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz,  uztailean baino 6 gehiago daude langabezian, 439. 25 urtez beheitikoen artean, abuztu hondarrean 30 gizaseme zeuden langabezian, uztailean baino 1 guttiago, eta 30 emakume, uztailean baino 5 gehiago.

 

Zerbitzu arloan langabezia goiti eta bertzeetan zertxobait beheiti

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abuztuan igoerarik nabarmenena arlo honek izan du: 17 langabetu gehiago daude, 576tik 593ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 114tik 111ra jautsi da langabetu kopurua (3 guttiago). Eraikuntzan, langabetu bat guttiago dago (50 denera) eta nekazaritzan ere lagun bat guttiago dago langabezian (20). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 33 lagun daude langabezian, uztailean baino 5 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun