Banketxeekin duten zorra %14 murriztu dute eskualdeko udalek

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 6a, 11:07

11,8 milioi euro zor dituzte eskualdeko 14 udalek

TIPI-TTAPAren Nafarroako eremuan dauden 25 udale­rrietatik hamalauk 11,8 milioi euroko zorre­kin itxi zuten 2016a. Hala ikus daiteke Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioak berriki argitaratu dituen datuetan. Emandako zenbakiak banketxeetan dauden zorrak dira.

Herririk zorpetuenak

Kopuru absolutoei begiratuta, generalean udalerri handi eta jendetsuenak dira­ zorrik handiena dutenak. Baztanek 4,6 milioi­ euro, Lesakak 3,5 milioi, Bera eta Leitzak 0,76 eta 0,66 milioi euro, Doneztebek 0,46 milioi…

Zorra biztanleko

Alabaina, herri bakoi­tzak duen zorra biztanle kopuruaren arabera banatuz gero, Zugarra­murdi da herririk zorpetuena (2016an 237 biztanle zituela kontuan­ hartuz gero, biztanleko 1.590 euroko zorra zuen). Bigarren Lesaka litzate­ke­ (1.295 €ko zo­rra biz­tanleko), hiruga­rren Areso (790 €/biztanleko) eta laugarren Baztan (598 €/biztanleko).

Zorpetze ttikiena

Zor guttien duten he­rrien artean daude ­Etxa­lar (131 €/biztanleko), Ituren (145 €/biztanleko) eta Urdazubi (150 €/biztanleko). 2015etik 2016era ia udal guzti-guztiek arindu dute zorra eta, Elgo­rriagaren kasuan, aurreko urteetatik zuen zorra erabat kitatu du. Azkenik, zorrik ez dutenak Arano, ­Beintza-La­baien, Bertizarana, Dona­maria, Elgorriaga, Era­tsun, Ez­kurra, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubieta dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun