Eskualdeko ordezkariek parte hartuko dute asteartean jokatuko den Euskadiko Trontza txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 28a, 10:54

Nafarroako egungo txapeldunak dira Itxaso Onsalo eta Mikel Eugi.

Abuztuaren 29an, eguerdiko 12:30etatik aitzinera jokatuko da Bakioko (Bizkaia) Eneperi jatetxean Euskadiko Trontza txapelketa mistoa. Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako trontzalariak bilduko ditu hitzorduak eta tartean Aresoko Itxaso Onsalo Mikel Eugirekin bikote osatuta eta Elgorriagan bizi den Irune Izkue Oier Kañamaresekin ariko dira. Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai egin beharko dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun