Mindegia, Pellejero eta Telletxea Euskadiko III.Mailako finalerako txartel bila igandean

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 25a, 13:12

Hamahiru aizkolari lehiatuko dira eta horietatik hiru eskualdekoak izango dira.

Lakuntzako plazan 18:00etatik aurrera

Abuztuaren 27an, 18:00etatik aurrera indarrak neurtuko dituzte hamahiru aizkolarik Lakuntzako plazan. Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariak ariko dira eta tartean eskualdeko hiru: Asier Pellejero aresoarra, Beintza Labaiengo Jon Telletxea eta Patxi Mindegia zubietarra. Lehenengo hiru postuetan sailkatzen diren aizkolariak finalerako sailkatuko dira.

 

54 ontzako lau enbor moztu beharko dituzte. Hauek izango dira hamahiru parte hartzaileak: Arabako Iñaki Kintana, Juan Rodriguez eta Jon Rodriguez; Bizkaiako David Naredo; Gipuzkoako Jon Esnal, Urtzi Olasagasti eta Unai Otaegi eta Nafarroako Goizeder Belza, Iker Gorriti, Iban Resano, Asier Pellejero, Jon Telletxea eta Patxi Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun