Basaburua, Berriozar eta Menditarrak taldeek hartu dute parte aurtengo Nafarroako Herriz Herri Txapelketan eta hiru taldeak bi proba konbinatuetan ibili dira lehian: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-eramatea eta ingude altxatzea).
Lehen proba konbinatuan, Menditarrak taldea izan da txapelduna eta bere gibeletik sailkatu dira Berriozar eta Basaburua. Bigarren proba konbinatuan, ordea, Berriozar izan da bizkorrena, eta Basaburua eta Menditarrak sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan.
AZKEN EMAITZAK
Lehen proba konbinatua
1.- Menditarrak 72:31:51
2.- Berriozar 74:03:10
3.- Basaburua 78:13:81
Bigarren proba konbinatua
1.- Berriozar: 11 puntu
2.- Basaburua: 9 puntu
3.- Menditarrak: 5 puntu