Arte eta kultur ekitaldietarako 46.448 euroko dirulaguntza jasoko dute eskualdeko lau udalek

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 8a, 14:14

2016ko azarotik 2017ko azarora egindako kultur jardueretarako jasoko dute Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako Udalek

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak eman ditu 2016ko azarotik 2017ko azarora Arte eta Kultura programaren baitan egindako kultur ekitaldietarako. Eskualdean, Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako udalek 46.448 euroko dirulaguntza jasoko dute.

Arte eta Kultura programaren baitan 35.368,16 euro jasoko dute lau udalek (Baztango Udalak 16.009,76 euro, Berako Udalak 14.558,90 euro, Doneztebeko udalak 2.300 euro eta Lesakako udalak 2.500 euro).

Arte eszenikoen atalak Bera eta Lesakako udalek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak. Berako Udalak 4.300,36 euro jasoko ditu et Lesakakoak 6.779,85 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun