33 izokin bertzerik ez dira arrantzatu Bidasoan denboraldi honetan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 8a, 09:25

Ignacio Zalakain lezotarra, 2017ko sasoiko Bidasoko Lehenbizikoarekin.

Uztailaren 31n, sasoia itxi zen egunean atera zuen azkenekoa Ernesto Gainza beratarrak

Uztailaren 31n bukatu zen izokin arrantza denboraldia Bidasoa ibaian eta ezin erran urte ona izan denik. 33 izokin bertzerik ez dituzte arrantzatu, iaz 60 izan ziren bitartean. Ignacio Zalakain lezotarrak arrantzatu zuen Lehenbizikoa maiatzaren 1ean eta Ernesto Gainza beratarrak azkena, uztailaren 31n.

 

Bidasoaldeko arrantzaleak kezkatuak daude, azken bi urteak on xamarrak izan baitziren eta aurtengoa hagitz kaxkarra. Idorte handia da eta ur gutti dakar ibaiak, ez du euririk egin eta horretaz gain, presak botatzea ere eragina izan dezakeela uste dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun