Lekunberriko udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera, hogei urte baino gehiago dituen azoka honen beste edizio bat antolatu du.
Jardunaldia garai batean gure kulturan ohitura zen komunikazio modu bat gogora ekarriz hasiko da; goizeko 10etan emango zaio hasiera azokari kanpai hotsekin eta txistulariekin batera.
11etan antzinako ofizioen tailerrak egongo dira, lana eta meten inguruan. Eta eguerdiko 12etan pregoia, desfilea eta ikurrinaren dantza izango da.
Egun osoan zehar, 80 artisauk baino gehiagok erakutsiko dute bere abilezia hainbat produkturen lanketarekin: zur-lanak, zeramika eta larrua, ukenduak, belarrak, jostailuak, paper-denda, Nafarroako artisau elikagaiak... txikiek zein helduek jai honetaz goza dezaten.
Lekunberriko Antzinako Azokan aukera izango da musika eta dantza tradizionalekin gozatzeko, belar iharrez betetako gurdian denboran zehar bidaiatzeko, mus partidak, ume jolasak, etabar. Aurten Lekunberrin barrena “Lekunberri Erdi Aroan” bisita gidatuak antolatu dira. Herriko misterioak ezagutu nahi dituen ororentzat antzinako gidari bat izango da egun osoan zehar.
Ekitaldi honek Nafarroako Gobernuko Turismo Saileko diru-laguntza jasotzen du.
EGITARAUA
10:00etan Merkatuaren irekiera (Ezkil jotzearekin eta txistulariekin).
11:00tan Antzinako ofizioak eta tailerrak:
- Lana
- Belar metak
12:00etan Pregoia, desfilea, ikurrinaren dantza
13:00etan Erdi Aroko Lekunberri – bisita gidatua.
14:00etan Herri bazkaria.
17:00etan Merkatuaren irekiera.
17:30ean Dantza tailerra.
1800etan Erdi Aroko Lekunberri – bisita gidatua.
20:00etan Merkatuaren itxiera – bukaerako ikuskizuna
Egun osoan: musika, animazioa, sorpresak, umeen ekitaldiak, puzgarriak, gurdi paseoak, mus partidak…