Denera 71 argazkilarik 181 argazki aurkeztu dituzte. Argazkilari gehienak, 44, nafarrak ziren, eta horietatik 12 baztandarra. Baina Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Baxenafarroa, Asturias, Bartzelona, Castellon, Errioxa, Girona, Huesca eta Zaragozatik aurkeztutako lanak ere izan dira.
Nerea Begino igantziarraren ‘Birramona’ argazkiak lortu du lehen saria. 200 euroko bigarren saria Bizkaiara joan da, Abadiñoko Iñaki Uriarte Basagurenen ‘Urkiolako Pirinaika taldea’ lanak eskuratu baitu. 100 euroko hirugarren saria Jon Kepa Izagirre gasteiztarrak eskuratu du ‘Guapo’ argazkiarekin.