Aipatu bezala, lau erremontelari horiek ligaxka jokatuko dute eta lehen sailkatuak zuzenean lortuko du irailaren 9an jokatuko den finalerako txartela. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, finaledia jokatuko dute elkarren kontra irailaren 2an eta azken sailkatua kanporatua geldituko da. Ligaxka abuztuaren 12an hasiko da eta abuztuaren 29an akituko da.
Joan den urteko finalean, Urrizak irabazi zion Barrenetxea IV.ari.
Ezkurra berriz agertuko da gaur
Abuztuaren 3an, ortzegun arratsaldean Galarretan jokatuko den jaialdiko partida nagusian, berriz ere Koteto Ezkurra ikusteko aukera izanen da, ekainaren 24an ezkerreko bikian izandako lesioa gainditu ondotik. Partida nagusian, Barrenetxea IV.arekin bikote eginen du, Urriza eta Ionen kontra aritzeko. Bertze partida nagusia ere ez da nolanahikoa: Uterga eta Etxeberria III, Zeberio II eta Endikaren kontra ariko dira eta azken partidan, Ezkurra II eta Garcés, Segurola eta Zubiriren kontra.