34 langabetu gehiago daude eskualdean uztail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 3a, 07:37

Langabezian dauden 800 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan (%4,44ko igoera) 

800 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan uztail hondarrean, ekainean baino 44 gehiagok. Nafarroa osoan %0,54 igo da langabezia, eta portzentaian, eskualdea izan da gehientsuen igo dena (-%4,44).

Egia da uztailean mila kontratu baino gehiago egin direla Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez (1.064), baina horietatik 55 bakarrik izan dira mugagabeak eta 1.009 aldi baterakoak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 311 lagun daude langabezian, ekainean baino 1 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean datu kezgagarriago da,  ekainean baino 32 gehiago baitaude langabezian, 433. 25 urtez beheitikoen artean ere, uztail hondarrean 31 gizaseme zeuden langabezian, ekainean baino 1 gehiago, eta 25 emakume, ekainean bezalaxe.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta uztailean igoerarik nabarmenena arlo honek izan du: 39 langabetu gehiago daude, 537tik 576ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 118tik 114ra jautsi da langabetu kopurua (4 guttiago). Eraikuntzan, berdin mantentzen da, 51 langabeturekin eta nekazaritzan 3 lagun gehiago daude langabezian (21). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 38 lagun daude langabezian, ekainean baino 4 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun