Iruritako bi taldek jokatuko dute Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketaren finala abuztuaren 5ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 31a, 07:20

Iruritako bi talde izanen dira aurrez aurre finalean.

Irurita Miguelenek itzuliko partida ere irabazi zion Doneztebe Apeztegiari eta Irurita Biek izanen du arerio finalean

Iruritako bi taldek, Biek eta Miguelenek, jokatuko dute aurtengo laxoa finala Doneztebeko Bear Zana plazan heldu den larunbatean, abuztuaren 5ean Iruritako plazan jokatutako 2. final erdiko itzuliko partidan ez zen sorpresarik izan eta Irurita Miguelene bigarren aldiz nagusitu zitzaion Doneztebe Apeztegiari (9-5).

 

IRURITA MIGUELENE – DONEZTEBE APEZTEGIA: 9 – 5 

(Joaneko partidan: 9 – 3)

 

Irurita Miguelene(Xabier Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos)

Doneztebe Apeztegia (Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban Santesteban – Joseba Juanena)

Markagailua: 2-0, 2-1, 4-1, 4-2, 7-2, 7-5, 9-5.

Iraupena: Ordu bat, 20´

Nahiz eta kanporaketa laster iruritarren alde erabaki eta beraz, emozioa eta tentsioa falta, Irurita Miguelene eta Doneztebe Apeztegia taldeek partida polita eskaini zuten.

Larunbateko Bear Zana plaza prest egonen da: asteazken arratsaldean gazte eta gaztetxoen partidak jokatuko dira eta ortzegun eta ostiralean margotu, txukundu eta garbituko dute.

Afariko txartelak dagoeneko salgai daude Iruritan, Arraiozen eta Donezteben (Titi Ostatuan).  

 

ABUZTUAK, 5  LARUNBATA DONEZTEBEko BEAR ZANA PLAZA 

11:30ean: 3.-4. postuko partida:

Doneztebe Apeztegia  (Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Iban   Santesteban – Joseba Juanena)

Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Aritz Alunda)

 

17:30ean: F I N A L A:

Irurita Biek (Jorge Azkarate - Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike)

Irurita Miguelene (Xabier Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos) 

Sari banaketa (txapelak eta trofeoak).

 

21:30ean: AFARIA.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun