Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Legazpian ospatuko du urteko besta irailaren 3an

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 26a, 12:52

2005ean hasi ziren Ameriketan ibilitako euskal artzainen datuak biltzen eta 2006an ospatu zuten lehen besta Lesakan.

Bankako Oçafrain anaiak eta elkartea bera omenduko dituzte

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak irailaren 3an ospatuko du bere urteroko festa, Legazpiko Artzain festara joanda. Uztailaren 26tik abuztuaren 24a arte ohiko lekuetan eros ditzakete txartelak artzainek eta beraien senideek.

 

Legazpin urtero irailaren lehen igandean ospatzen den festa honek lotura haundia dauka Euskal Artzainak Ameriketan elkartearekin. Laura Igantzi lehendakariak aipatzen duen bezala «2001. urtean nere aita zena festa honetara gonbidatu zuten eta artzain amerikano bezala omendu zuten. Omenaldi horreri esker, 2005. urtean Artzain Munduak Arantzazun antolatu zuen bestara ere aita gonbidatu zuten, eta horreri esker hasi ginen gure artzainen datoak biltzen».

Artzainek eta senideek, uztailaren 26tik abuztuaren 24a arte ohiko lekuetan beraien txartelak eros ditzakete. Aurten artzaintza goraipatzen duen festara joatea polita izateaz gain, bi homenaldi ospatuko dituzte bertan. Alde batetik, urtero elkartearen festara joaten diren Bankako Oçafrain anaiak (Henri, Domingo eta Jean Louis) omenduko dituzte; eta bertzetik Elkartea bera omendua izanen da, artzainen historia jaso eta gizarteratzeko egin duen lana eskertuz. Aurtengo leloa dioen bezala: "Legazpiko Artzain eguna gure elkartearen hazia".

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun