LAB sindikatutik bere laguntza eta elkartasuna adierazi nahi dute «familiari, hurbileko jendeari eta langile klaseari orokorrean».
Heriotz berri hauekin 39 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean, 10 Nafarroan eta «istripu honen eta gainontzeko lan istripu guztien atzean langile klasearen lan eta bizi baldintzak kaskarrak» daude, LAB sindikatuaren erranetan.
Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, «bere arrisku eta istripu kontzentrazio handiarengatik ezaguna dena». Errepide honek trafiko fluxu handia dauka, egunero 10.000 ibilgailu inguru, hoietako %20-30 kamioiak direlarik.
Garbi dagoena, LABen ustez, «hau edo edozein lan istripu ez direla gertaera isolatuak, ekonomia osasuna eta langileon gainetikan dagoen eredu produktibo baten islada dira. Kasu aunitzetan lantegien kokapena ezinezkoa egiten du garraio publikoaren erabilera eta lanetikan joan eta etortzeko 1.200 kilometro baino gehiago egin behar baldin badira hilabetero, in itinereko istripu bat izateko arriskua aunitz handitzen da. Baina lantegietan, arriskua egonda ere, ez dire mugikortasunaren inguruko planarikan existitzen».
LAB sindikatutik garbi du «mobilizazioa eta borroka direla gure esku ditugun tresna bakarrak lan istripuekin eta hauek sorrarazten dituzten faktoreekin bukatzeko. Eredu aldaketa bat beharrezkoa delako non langileriaren bizitza eta osasuna ardatza izanen den».