Ortziralean 19:30ean hasiko den jaialdiko lehen partidan, eskuz ariko dira afizionatuak: Ollo eta Berbera, Murgiondo eta Mariezkurrenaren kontra.
Ondotik, erremonteko finalerdietako ligaxkako partida hil ala bizikoa izanen da Ezkurra II eta Endikarentzat, lehen partidan 33-35 galdu egin baitzuten Uztarrozen Uterga eta Barrenetxea IV.aren kontra (orduan, Ion izan zuen lagun Josetxo Ezkurrak gibeleko koadroetan). Hortaz, finalera sailkatzeko aukerak izateko irabazi egin beharko liokete txapelketako lehen partida jokatzen duten Urriza eta Joxe Etxeberriari.