Gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak abiatuko dira uztailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 20a, 10:27
2000. urteko gazteen laxoa txapelketako finala Oizen.

Gazte mailan bortz talde ariko dira eta gaztetxoetan zortzi larunbatetik aitzinera eta bi txapelketetako finalak Donezteben jokatuko dituzte irailaren 16an

Uztailaren 22an abiatuko dira Laxoa Elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketak. Bortz taldek eman dute izena gazteetan, Doneztebeko bik eta Arraioz, Irurita eta Oizko banak. Gaztetxoetan, berriz, zortzi talde ariko dira, Doneztebeko lau, Iruritako hiru eta Oizkoa. Bi txapelketetako finalak irailaren 16an jokatuko dituzte Doneztebeko Bear Zana plazan.

 

Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokoetara jokatuko dituzte eta finala 9 jokoetara. Ligaxkako sailkapenaren arabera, gazte mailan finalerdiak lehenbizikoak laugarrenaren kontra eta bigarrenak hirugarrenaren kontra jokatuko dituzte. Gaztetxoen mailan, berriz, bi multzotan banatuak arituko direnez, lehen multzoko lehenak bigarren multzoko bigarrenaren kontra eta alderantziz jokatuko dituzte finalerdiak.

 

Jokalariak

Gazte mailan, honako taldeak ariko dira: Arraioz (Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide); Doneztebe A (Goio Mindegia, Aimar Jabalera, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura), Doneztebe B (Unai San Miguel, Iñigo Belarra, Aimar Sarratea eta Joseba Bengoetxea); Irurita (Pablo Dorregarai, Unai Aleman, Asier Mariezkurrena eta Unai Bikondo) eta Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal).

Gaztetxoen mailan, honako talde hauek ariko dira: Doneztebe A (Urko Oiartzabal, Asier Gelbentzu, Pello Sein, Mikel Juanotena eta Mattin Retegi); Doneztebe B (David Mitxeo, Ander Ruiz, Erik Garcia eta Eneko Maylin); Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arotzena eta Julen Pikabea); Doneztebe D (Ekaitz San Martin, Oihan Elizondo, Ugaitz Aldabe, Gari San Miguel eta Patxi Oiartzabal); Irurita A (Xuban Iturregi, Egoi Iturregi, Mikel Bidegarai eta Ander Lakosta); Irurita B (Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Unax Eraso, Aritz Bikondo eta Julen Urreaga); Irurita C (Beñat Mariezkurrena, Arturo Iturralde, Imanol Zoko eta Garai Dendarieta) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Aimar Ariztegi).

Lehen multzoan Doneztebe C, Doneztebe D, Irurita A eta Oiz ariko dira eta bigarren multzoan, Irurita B, Irurita C, Doneztebe A eta Doneztebe B.

 

Lehen jardunaldiak uztailaren 22an

Gazteen txapelketa

Arraioz-Doneztebe B, larunbatean 11:30ean

Irurita – Oiz, larunbatean 11:30ean

Atsedena: Doneztebe A

 

Gaztetxoen txapelketa

1. MULTZOA    

Oiz – Doneztebe C (10:30)

Irurita A – Doneztebe D (10:30)

 

2. MULTZOA

Doneztebe A – Irurita B (10:30)

Doneztebe B – Irurita C (11:30)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun