Gosaltzeko lehen geldialdia egin ondotik, Deba, Mutriku eta Ondarroa ezagutu zituzten eta Lekeitiora ailegatu ziren 10:30 aldera. Hemen, plaza, portua, kale zaharrak eta beste leku interesgarriak ezagutu zituzten.
Lekeitiotik Elantxoberako bidea hartu zuten. Elantxoben, bitxikeri modura, herrian bukatzen da errepidea eta buelta ematea ezinezkoa denez, autobusek plataforma baten gainean jarri eta alguazilaren laguntzaz egiten du bira. Lau autobusetatik bi hamar minutuko geldialdia egiteko aukera izan zuten eta bazkideek kale aldapatsuak, portua eta itsas inguru zoragarriak ikusteko aukera izan zuten.
Kortezubiko Lezika jatetxean bildu ziren bazkaltzera. Bazkalondoan Bermeora joateko intentzioa bazuten ere, mahai ingurua espero baino gehiago luzatu zenez, zuzenean Gaztelugatxera jo zuten, baseliza eta Izaro irla ikusteko. Ertzaintzarekin ere gorabehera batzuk izan zituzten, ez baitzuten nahi autobusa denbora gehiego gelditzea. Azkenik, Bakion barna autopista hartu eta etxera bueltatu ziren.
Aitzinera begira, Arkupeak elkarteko 40 bat bazkidek Urdazubi inguruan mendi itzulia eginen dute.