ADANO elkartearen aldeko erremonte triangularra jokatuko dute uztailaren 13an Labriten

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 12a, 15:25

Urriza eta Uterga, erakunde antolatzaileetako ordezkariekin, ADANOren aldeko jaialdiaren aurkezpenean.

Ortzegun arratsaldeko 5etan hasita, Uterga-Etxeberria III, Ezkurra II-Endika eta Urriza-Ion ariko dira

Sanferminetako peñen erremonte txapelketa bukatu da, baina erremonteak berriz ere bere tokia izanen du Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 13an, ortzegun arratsaldeko 5etan hasita Labrit pilotalekuan ospatuko den jaialdiarekin. 

 

Hiru bikoteren arteko triangularra izanen da: berriki peñen txapelketa irabazi duten Uterga eta Jose Etxeberria III doneztebarrak, Doneztebeko Ezkurra II eta Saldiasko Endika, eta Urriza eta Ion.

Erremonte Profesionaleko Estatuko Zirkuituaren baitan jokatuko den kanporaketarekin. Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatu du ADANO elkartearen aldeko jaialdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun